Betekizunak eta Agiriak

ADINEKO betekizunak

  • TEKNIKARI titulua lortzeko  18 urte aurten beteak
  • GOI-TEKNIKARI titulua lortzeko: 20 urte (edo 19 Teknikari titulua dutenek)

IKASKETA betekizunak

  • TEKNIKARI titulua lortzeko 
    • Bigarren Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea
    • teknikari edo teknikari laguntzaile titulua izatea
    • BBBko edo IEEko 2.maila gainditu izana
    • Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila gainditu izana, edo komunetako bigarren maila esperimentala
    • Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikasketaren bat gainditu izana
    • Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
    • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana
  • GOI-TEKNIKARI titulua lortzeko
    • Batxilergoko titulua izatea
    • Teknikari espezialista edo goi-teknikari titulua izatea
    • Batxilergo Esperimentaleko bigarren maila gainditu izana
    • UBI edo Unibertsitate Aurrekoa gainditu izana
    • Unibertsitate titulu bat edo pareko bat izatea
    • Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
    • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.

BESTEAK

  • LOGSE titulu batean matrikulatzeko:
    • Aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleentzat dira proba hauek, edo, bestela, aldez aurretik titulua lortzeko probetara aurkeztu direnentzat
  • LOE titulu batean matrikulatzeko:
    • Aldez aurretik matrikulatuta egon eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba hauek.
  •                                                               

 

Agiriak:

  • Institutuko atezaintzan jasotzen den matrikula gutunean modulu desberdinen eskaera egin behar da (Erdi maila)/(Goi maila).

  • Matrikula Institutuko idazkaritzan egingo da.

  • NAN-aren fotokopia.

  • Oraingo argazki bat.

  • Gizarte-Segurantzako txartelaren fotokopia.

  • Ziurtagiri akademikoa edo Goi eta Erdi mailako Lanbide Heziketako Zikloetara sartzeko beharrezko betekizun akademikoak betetzen direla frogatzen duen dokumentu bat. (originalak edota kopia konpultsatua) 

  • Beste zentru baten heziketa zikloko moduluren bat gainditua izanaren noten ziurtagiria.