Aurkezpena

IES Francisco de Vitoria BHI gure hirian tradizio garrantzitsu eta luzea duen zentro publiko bat da. Bere ateak zabaldu zituenetik jarduera hezitzaile eta gizarte-jarduera sakon eta anitza garatu du.

Denboraren poderioz, institutua arlo instituzionalean, antolakuntzan eta arlo hezitzailean bilakaera zabala izan du, garai desberdinak bizi izan ditu, irakaskuntzan zailki berdindu daitekeen esperientzia lortuz.

Etorkizunera begiratu nahi dugu, hezkuntza publikoa hobe dezaketen berrikuntza eta proiektuak bultzatzeko esanbidezko desiraz, beti ere askatasun eta tolerantzia giroan.

 

Misioa eta BaloreaK

BALOREAK

 

Gure izateko arrazoia hauxe da: “Ikasleriaren prestakuntza osoa lortzea,  bere giza  garapena ahalbidetzen  diona,  gizartean bizitzeko trebatzen duena eta bere banakako gaitasunak gehien sustatzen dituena, bere espektatiba eta aniztasunaren arabera”.

IES Francisco de Vitoria BHI institutuaren helburu nagusia ikasle guztien prestakuntza osoa lortzea da, askatasun eta errespetu giroan, oinarrizko ikaskuntzaz jabetzea gehien sustatzen duena.

Elkarrenganako errespetuan oinarritutako elkarbizitzarako jarraibideak sortu behar ditugu eta gure ikasleriari estimulu hezitzaile egokiak eskaini behar dizkiogu, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Hezkuntza besteontzako zerbitzu bat bezala ulertzen da, protagonista pertsonalik gabe eta inolako manipulaziorik gabe. Hezkuntza komunitateko partaide guztiak heziketa gizartean bizitzeko pertsonen prestakuntza integrala dela jakitunak dira eta helburu hori beti ezinbestekoa da.

 

Laburbilduz, ondorengoetan oinarritutako kalitatea lortu nahi dugula ulertzen dugu:

Irakaskuntza erabilgarria

Gizartean bizitzeko irakaskuntza

Baloredun irakaskuntza

Irakaskuntza demokratikoa

Bazterketarik gabeko irakaskuntza

Xahubiderik gabeko irakaskuntza