Eskolako Agenda 21 ingurumenaren kalitatearen eta ikastetxearen jasangarritasunaren alde lan egiteko ekintza plan bat eta konpromiso bat da. Ikasleari ingurumenaren arazoa ulertzen eta aztertzen laguntzen dio eta gizarte justuago eta ekologikoki jasangarriago baten alde egiteko prestatzen du.

 

Eskola agenda 21aren ardatzak

 

- Ikastetxeko errekurtsuen kudeaketa arduratsua

- Curriculum-berrikuntza: edukietan eta metodologian

- Agenda 21aren foroen bidez komunitatean parte hartzea.
 

Gure ikastetxeko agenda 21a

IES FRANCISCO DE VITORIA IES ikastetxeak 2005etik hartzen du parte Gasteizko Eskola Agenda 21 proiektuan mugikortasun jasangarria, hondakinak, energia, aldaketa klimatikoa, ura .... bezalako gaiak landuz eta gure inguruarekiko errespetuzko jarrerak sustatuz.

 

Zaragozako Expoan Uraren Gazte Foroan hartu dugu parte eta Gasteizko hainbat Ingurumen Forotan.

 

2010-2011 ikasturte honetan Eusko Jaurlaritzak “IKASTETXE JASANGARRIA”  agiria eman digu azken bost urteotan Eskola Agenda 21ean egindako lanagatik. Horrela errekonozituz gure ikastetxeak garapen jasangarriaren hezkuntzan kalitate ona duela.

 

2010-1011 ikasturte honetan gure lanaren gai nagusia KONTSUMO ARDURATSUA da.